Azken Albisteak
Mondragón Unibertsitatea Pakistánen
2012/05/18
Arrasateko Goi Eskola Politekniko eta Felix Baltistan Fundazioaren arteko elkarlana aurrera doa. Aurtengoan, Hushe bailarako komunen eta sukalde/berogailuen disenua hobetzeko proiektua burutu da. Hushe bailara loretan.
2012/04/27
Albarikokeroak dira egun hauetan Hushe bailara zuriz estaltzen dutenak, negua atzera utziz udaberria esnatzen hasten da Karakorum inguruan. Machuloko emakumezkoen Vocacional Centerraren lau urteko ibilbidearen ebaluazioa
2012/04/19
Akhon Alishah, Indartze eta Garapen Lokalaren programaren baitan (PROFODO), FBFaren gizarte mobilizatzailea da. Gainera, pasa den martxoan amaitu zituen urtebeteko praktikak Fundazioan bailarako gazteen goi mailako hezkuntza proiektuak eskaintzen dituen bekari esker. Machuloko gazte honek, Pesawar-en urtebeteko formakuntza jaso du eta soziologian masterra egin du. Ikasitakoa bere komunitateari irakatsi egin dio gainera. Modu honetan, urtebetez egin du lan; bailarako komunitate ezberdinetan izan da, eta teoria praktikan jartzeko aukera izan du era berean, bere komunitateari lagunduz. Kaniz Fatimaren esker ona, Hushe bailarako genero koordinatzailea, 7 urteko konpromisoa!
2012/03/28
Ni Machulo herriko, Hushe bailarako Kaniz Fatima naiz. Felix Baltistan Fundazioan 2005a geroztik dihardut lanean genero koordinatzaile gisa. |
|
