Aurten Durangoko azokan egongo gara!

2011/12/02

Urtero bezala, abenduaren 4tik 8ra Durangon Euskal liburu eta musika azoka ospatuko da. Aurten, gu ere bertan egongo gara! Bideografik ekoizpenak jarritako estandean aurkituko gaituzue.

Zer erosi dezakezu FBF-ri laguntzeko?

FBFk diseinatutako kamisetak eta egutegiak. Egutegian Matxulo La-tik egindako panoramika ikusgarri bat agertzen da, bertan, Karakorumeko zortzimilakoak agertzen dira. Honekin ere, aukera turistiko handiak dituen zonalde bati bultzada ematen ari gara, baita ere, komunitate honek behar duen ekonomiari eragingo dio, honela haiek martxan dauden proiektuak mantendu ahal izateko. 

 

logoa.jpg  ordezkoa


Fundazioak Bideografik ekoizpenei haien laguntza eskertzen die.

Ordutegia: 10etatik 20ak arte irekita egongo da, abenduaren 4tik 8ra.

informazio gehiago...

Euskal liburu eta musika azokan Bideografik ekoizpenak dokumental berria aurkezten dute.“Aizkora hotsak goi mendietan” 


Filma abenduaren 18an emango dute, 20:30ean Gasteizko Europa jauregian
“Aizkora hotsak goi mendietan”, Bideografik etxearen azken lana, mendi-zinemako IV. Nazioarteko Mendifilm jaialdiaren sail ofizialean lehiatuko da Gasteizen. Durangoko ekoizpen-etxea laugarrenez egongo da jaialdian, hau da, urtero hartu du parte Mendifilmen historia labur baina emakorrean. Iaz, Bideografikek euskarazko lan onenaren saria eskuratu zuen “Tamur: Kangchenjugako harribitxia” dokumentalari esker. Aurtengo jaialdian aurrekoetan baino lan gehiago egongo dira lehian, eta antolatzaileen esanetan, “kalitate hobea” dute. 

www.bideografik.com

 

Animatu eta hurbildu zaitez Bideografik-en estandera!!!!

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word