Husheko bailarako herritarrek lehen garapen plana dute
Urtebeteko lan gogorraren ostean, gaitasunerako eta elkar-laguntasunerako lehen garapen plana martxan jarri dute (ICAP, ingelesez)Husheko bailaran. Bertan, haraneko 300 pertsonak hartu du parte, tartean Pakistango, Euskal Herriko eta Galiziako profesionalak.
Ekimen honi esker, Hushe-ko haraneko biztanleak euren egoeraren gaineko analisi zorrotza egin dute eta euren egoera hobetzeko estrategia berrien gaineko hausnarketarako bidea eman die horrek. Lehen aldia da Husheko haranean horrelako estrategia abian jartzen dena.

1go Irudia: planifikazio tailerra.
Lehena planifikatzen nola lortu giza garapena, irisgarritasuna eta berdintasuna. Lan guztia, ondorengo dokumentuetan itzuli dute:
1. Egoeraren gaineko ikerketa: sektorez sektore, egoera analizatu eta identifikatzen du. Helburua ez da soilik egoera zein den jakitera ematea; baizik eta eman diren aurrerapenak neurtzea.
2. Gaitasunerako eta elkar-laguntasunerako plan integrala (ICAP): helburuak, metodologia eta beharrezko estrategia definitzeko. Helburua, herritarren bizi maila hobetzea eta datozen urteetarako lana bermatzea. Plan hau, hain zuzen ere, pobrezian bizi diren herrialdeak, pobreziatik ateratzeko helburuaz dago egina. Herriak bere kasa organizatzeko eta garapena lortzeko dago egina.
3. Emakumeen parte-hartzerako eta gaitasunerako eta elkar-laguntasunerako plan osagarria (WCAP):

2. Irudia: planifikazio tailerra.
ICAP plana izan arren, plan hau sortu da emakumeekiko sentsibilizazioa lortzeko. Izan ere, kultura islamiarrean , emakumeen parte hartzea txikia da. Hala, WCAP planak, emakumeen parte hartzea bultzatzeko estrategiak eta metodologiak garatzen ditu. Generoen arteko distantzia txikitzea da asmoa eta emakumeen egoera hobetzea gizarte horretan.
Planak, hausnarketa kolektibora daramatza Husheko herritarrak, modu parte-hartzaile eta berdintsuan, Hori da hain zuzen ere plan honetan garrantzitsuena. Horren adierazle dira aldaketarako borondatea eta komunitateen garapenerako eraikitako bidea.
Hasierako ekimenen artean daude ICAP planean parte hartu duten komunitateetara egindako bisitak. Bertan, lortutako garapenaren emaitzak jasotzen dituzte, pertsonen profil sozio-ekonomikoa egiten da eta lehen “parent suport group” sortu dute Sharbi Nima eskolaren kolaborazioarekin eta baita ere, FIFBM eta FBF-ren laguntzarekin.
Talde esfortzu eta hobekuntza hau posible izan da tokiko garapen eta indartze programari esker (PROFODO). Félix Baltistan Fundazioak 2009. urtetik dihardu garapenerako lanean BBK, DFB eta Arrasate eta Errenteriako udalen laguntzarekin.

3. Irudia: Planifikazio tailerra.
Hemen duzue ICAP eta WCAP planen gaztelerazko laburpena:
http://dl.dropbox.com/u/5860644/RESUMEN%20METODOL%C3%93GICO%20ICAP-WCAP_version%20web.pdf



