Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Karakorum Unibertsitate Internaziola Felix Baltistan Fundazioaren (FBF) eskutik Talis-eko haran glaziarrera igo da.

Karakorum Unibertsitate Internaziola Felix Baltistan Fundazioaren (FBF) eskutik Talis-eko haran glaziarrera igo da.

2011/12/02

Emergentziako proiektuaren baitan, FBF eta FIFBM-k, Karakorumeko Unibertsitate Internazionalarekin (KIU) batera, ikerketa prozesu bat hasi dute arroaren analisi hidrogeomorfologikoa egin eta hondamendi naturalen prebentziorako. KIU-ko 3 geologo Talisera igo ziren joan den astean, eta orain ikerteraren erantzuna garatzen ari dira Gilgiteko egoitzan.


Azken uda bietako gertakarien gisakoak aurreikustea du helburu proiektuak. Emaitzen arabera, Hushe haraneko biztanleen segurtasuna bermatu eta bizitzeko, nekazaritzarako zein abeltzaintzarako lurren berrantolaketa burutuko da.
Karakorum eta Himalayan katastrofiko suerta daitezken prozesu fisikoak, planetako beste guneetan baino maiztasun handiagoz jazoten dira eta zer esanik ez klimaren aldaketa jasaten ari garen une honetan. Horregatik, ahal den neurrian, hauek aurreikusten saiatuko da emergentziako proiektuaren baitan eta FBF-ko azpiegitura sailarekin kolaborazioan sortu den ikerketa taldea.
Ikerketa taldearen egitura duela hilabete finkatu zen, Talis herriaren 2011ko uholdeek suntsitutako etxeen kokapen segurua definitu nahian. Imanol Goñi Kartografoak burutuko du proiektuaren jarraipen teknikoa. Era berean, aditu gisara, Euskal Herriko Unibertsitateko Geodinamika departamenduko Iñaki Antigüedad eta Tomás Morales irakasleek burutuko duten jarraipenerako, momentu honetan ari da FBF unibertsitatearekin kolaborazio akordio ofizialak uztartzen.

.IMAGEN OFICINA.JPG

1 Argazkia: Ikerketaren koordinazio teknikoa Imanol Goñik egingo du.

Ikerketaren lehenengo ahaleginak, materialen, depositu eta prozesuen identifikazioan zentratuko dira Taliseko arroaren ezagutza geomorfologiko eta hidrologiko zehatza edukitzeko.  Ondoren, erreken hazte-ereduetan sakonduko da  gertakizunen dimentsio eta  errepikatzeko probabilitateak aztertuz,  arrisku mapa bat sortzeko.

 

Errekako puntu kritikoetako baten identifikazioa

2. Argazkia: Errekako puntu kritikoetako baten identifikazioa

Bigarren fase batean Hushe haraneko arrisku potentzialak lokalizatuko dira eta berauen jarraipenerako eta segurtasunerako estrategiak planteatuko dira.
FBF-ren garapen endogenoaren filosofia barne hartzen du proiektu honek ere, eta zentzu horretan, FIFBM-ko eta KIUko kideek Taliseko arroa aztertzeari ekin diote herrian hasi eta glaziarrerantz errekaren perfilak atereaz eta depositu, formazio eta mendi hegalen argazkiak atereaz “argazki orokor bat” osatze aldera. 
FIFBM-ko taldea, Shamshair Ali buru zela, Urriaren 25ean, 4500 metroraino igo zen, 3.glaziarraren magalera. Igoreran argazkian ageri diren 9 puntuak identifikatu ziren.

puntuen kokapena  eta FIFBM-ko kideak

3. Argazkia: 9 puntuen kokapena  eta FIFBM-ko kideak


Datozen hileetan, Ashraf Hussainek zuzenduriko KIU-ko kideek, ikerketaren emaitzen berri luzatuko diote Taliseko herriari. Era berean Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik, proiektuaren ofizialtasuna jorratuko da, eta jarraipen teknikoa emango zaio.

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word
Karakorum Unibertsitate Internaziola Felix Baltistan Fundazioaren (FBF) eskutik Talis-eko haran glaziarrera igo da.

Talis bailaratik gora igo zen ikerketa taldea azaroaren 10ean.