Munawar english public school

2011/11/25

Hushé ibarreko 350 haur eskolarizatzeko kanpaina. Munawar eskolak, Felix Baltistan Fundazioaren zutabe garrantzitsuenetarikoa da, eta Hushé ibarrean (Baltistan, Pakistan) hezkuntza sistemaren hobekuntza proposatzen ari du.

 

2006. urtean, ibarreko eskola guztiek honako zifrak zeuzkaten:

3 eta 15 urte bitartean %48aren eskolarizazioa.

Emakumeen artean, %30 bakarrik.

Gelen eta eraikuntzen egoera kaxkarra.

Komunik ez zegoen.

Eskola ekipamenduek oso nibel baxua zuten.

Irakasleen nibela eta kopuru baxua.

Irakasleentzako birziklatze planik ez zegoen.

Familien artean, eskolarizatzeko garrantziaren kontzientziazio baxua, gehien bat neskatxei erreparatuz.

 

2006. urtetik aurrera ekintza konkretuekin laguntzen dago FBF. Honakoak adibidez:

-  Neskatxen matrikulen subentzioa honela, eskolarizazio indizea handitzeko (egun, Munawar eskolan %50a)

- Irakasleei soldatak ordaintzea.

- Ikasketa gradu altuagoak egiteko beken eskaintza.

- e.a.

MUNAWAR2

Gutxika gutxika emaitzak ikusi daitezke. FBFk 10 urte irauten duen hezkuntza plan bat diseinatu zuen Hushé ibarrarentzat, honela, egun dagoen egoera erradikalki aldatzeko. Plan honen oinarrizko elementuak ondokoak dira:

1. Munawar eskolan pedagogia modelo berri baten ezarpena izango litzateke, UK-PDCN-ren laguntzaz, prestigio handia daukan Pakistango hezkuntzako entitatea. Modelo berri hau ibarrean zehar zabalduko da gradualki. 

2. Irakasle formakuntza plana.

3. Matxulun, irakasle zentro baten sorrera.

4. Neskatxen matrikulen ordainketaren bukaera, hauen eskolarizazio indizea handitzeko.

5. Hushé ibarreko gazte guztientzako maila altuko ikasketak garatzeko beken programa. Hemendik, etorkizuneko irakasleak irtetzen baitira.

6. Herri desberdinetatik Khapulura doan eskola garraioa, egunerokoa, bigarren zikloko eskolarizazio indizeak handitzeko.

7. Ingelesa, matematika eta zientzetan nibelak hobetzeko, oporretako errefortzu klaseak.

8. Gilgit-Baltistan eta Ghanchéko gobernuekin akordioen garapena, plan honen jasangarritasuna bermatzeko.

Hau guztia Munawar eskolaren gain eragiten du, Basharat Ali zuzendariarekin, irakasle taldea, azken 4 urteotan berritu dena, FIFBM eta komunitatea gurasoak barne daudelarik.

FBFk bono kanpaina aurkeztea erabaki du (dokumentuaren amaieran begiratu), eskola honen finantziazioa aurrera eramateko. Egun, ia 300 ikasle dira (140 neska eta 144 mutil), eta zuen laguntzarekin 350 izatera irits daitezke.

50€ da kurtso oso baterako haur baten eskolarizazioa kostatzen duena. Honen barnean irakasleen soldatak, eskola materiala, ekipamenduak, garraioa, alkilerrak, eskola funtzionamendu gastuak, gurasoekin antolatutako ekintzak eta proiektuaren gestio eta kontrol ekonomikoa. 

MUNAWAR1

FBFko hezkuntza sailak ondorengoa beteko duela hitz ematen du: 

1. Kurtsoa hasi baino lehen (2012ko martxoa) eskolarizazioaren informazio zehatza emango du. Zuzendariaren informearekin.

2. Klase bakoitzeko irakaslearen informea lehenengo semestrean ikaslearen garapena azaltzen.

3. Bukaerako informea, kurtso amaierako memoria, argazkiak edo bideoa eta balantzea.

4. Donazioaren inportea duen rezibo bat bidaliko da.

 

Bono bat erosi

Bonoa harpidetu dezakezue hainbat modu desberdinez:

Ondorengo kontuan ingreso bat eginez, bertan zuen izen abizenak jarriz eta kontzeptuaren zatian telefonoa eta emaila jarriz (OSO GARRANTZITSUA, kanpainiari buruzko informazioa bidaltzeko erabiliko da.)

Kontu korrontea: 3035 0150 01 1500030050

educación@felix-baltistan.org helbidera email bat bidaliz eta gu jarriko gara zuekin kontaktuan

Bulegoaren ordutegietan 944028915 zenbakira deituz.

 

Iruzkinak

Iruzkina gehitu

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orria testu hutsezko formatuan betez.

(Beharrezkoa)
Please enter your name.
(Beharrezkoa)
Please enter your e-mail address.
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Enter the word