Baltistan
Baltistan Txina eta India ondoan dagoen lurralde menditsua da, arruntean Pakistaneko Katxemira deituta. Eskualde hau, non lur azalaren %96-a 4.000 eta 8.000 metroko mendiz beteta dago, gainerako herrialdetik baztertua dago. Baltistanen estatuaren presentzia oso eskasa izan da Erresuma Batuatik independentzia lortu zuenetik 1947- urtean, eta orain, uholdeen ostean ez Estatua, ez nazioarteko laguntza ez dira iristen.
Baltistan pertsona askorentzat Pakistaneko eskualderik ikusgarriena da, eskeintzen duen sekulako geografiagatik eta paisaiaren edertasunagatik.
Eskualde honetan munduko hiru mendikate handienak elkartzen dira: Karakorum, Hindu Kush eta Himalaya, mendizale, alpinista eta abenturazaleentzat eskualde hau paradisua bihurtu delarik.
Hushé Arana, Félix Baltistán Fundazioak lan egiten duen lekua, Baltistaneko ipar-ekialdean dagoen 2.500 eta 3.400 metro bitartean dagoen arana da.



