Datu sozioekonomikoak
Baltistanen 45 mila familia bizi direla eta familiako, 8-10 kide direla. Horietako %90a nekazaritzatik bizi da mendian, muturreko klimak jasaten: udan 30 gradu eta neguan -20 gradutako tenperaturarekin. Urtean uzta bakarra ematen die bertako lurrak, nagusiki garia. Elikadurari dagokionez, zuhaitzetako frutak eta ganaduak ematen dietena dute.
Biztanleek biziraupeneko nekazaritza dute oinarri, eta garia, patata, autokontsumorako barazkiak, albertxikoak eta beste fruituren batzuk ere jasotzen dituzte. Etxeko abereak ere badituzte, esate baterako oiloak, ardiak, ahuntzak eta behiren bat ere bai. Nekazaritzaren bidez ekoitzitakoa ez da nahikoa izaten oinarrizko premiei oso-osorik aurre egiteko. Jasotzen duten garia, patatak edo idarrak ez dira nahikoa izaten negu luze eta gogorrean behar bezala elikatzeko. Uztaren osagarri moduan, familia batzuek artalde txikiak dituzte, gutxienez esnea ere izateko. Arrozak leku handia du haien dietan, eta haragi pixka bat ere jaten dute (oilaskoa) baina bi produktu horiek beste eskualde batzuetatik ekarri behar izaten dituztenez, ez da beti erraza izaten horiek eskura edukitzea komunitatean.
Emakumeak dira biziraupeneko ekonomia horri guztiorri eusten diotenak nagusiki; nekazaritza eta abeltzaintza haien lana dira, eta adinekoak nahiz haurrak zaintzea ere emakumeen ardura da. Gizonak, berriz, uda partean behintzat, mendiko zamaketari edo gidari gisa lan egiten saiatzen dira, sasoi horretan inguratzen baitira nazioartetik eskualdera mendizaleen espedizioak edo ibilaldiak egitera doazenak. Beste asko, batez ere negu luzean, Pakistan erdialde eta hegoaldeko eskualde epelagoetara joaten dira, jornalaren truke lan egiteko, batez ere eraikuntzaren arloan.
Orokorrean, NBE-k daukan garapeneko aurkibidean, Pakistan, 182 herrialdetatik 141garren postuan aurkitzen da. Bestalde, Baltistango benetakotasuna kezkagarriagoa da. Karakorum-eko tontorren artean dagoen eta estaturik ez daukan eskualdea da. India, China eta Pakistangatik ebakia dago, gainera sortu diren hiru gerratengatik eta oraindik muga internazionalik gabe jarraitzen duen denbora luzeko gatazka baten zentruaren nazioa ere bada. Diru-ezarpen publiko eskaz bat dauka beste pakistango estatuarekin ponparatuz.
Ondorengo taulan argi ikusi eta egiaztatu daiteke.



