Egoera geopolitikoa

Baltistan Pakistanen eskuetan geratu zen, Indiarekin gerran izan eta gero, Katxemirako eskualdea zela eta. (1947-1949). Erresuma Batuarenak izandako koloniak bi estatu independentetan banatu ziren, eta erlijioa izan zen banaketa egiteko irizpidea: Pakistanen musulmanak ziren nagusi, eta Indian hinduak. Nazio batuen Erakundeak gatazkan esku hartu eta kontrol-lerro bat ezarri zuen 1949. urtean; horren arabera, Katxemira bitan zatituta geratu zen, bata Indiaren kontrolpean (Jammu eta Katxemira), eta bestea Pakistanen kontrolpean: Azad (askea) Katxemira deitua, eta Iparraldeko Eskualdea. Pakistanek eskatzen zuenaren arabera, eskualdearen subiranotasuna NBEren lehen ebazpenen bidetik erabaki behar zen, hau da, bi eremuetan erreferenduma eginda. Indiaren ustez, berriz, irtenbidea bi aldeen arteko negoziazioen bidez lortu behar zen.mapa1

Esandako guztiagatik, Baltistan 2009. urtearen amaiera arte eskualde edo probintzia ez administratiboa izan da, “Northern Areas”, deiturikoen barruan, eta bost barruti ditu: Gilgit, Ghizer, Diamir, Skardu eta Ghanche. 2009.eko azarotik, Gilgit-Baltistan izeko probintzia dago eratuta, hau da, garai batean Nothern Areas esaten zitzaionak izen hori du orain, eta horri esker, gobernu zentraletik finantza-baliabideak eskuratzeko gaitasun handiagoa eta politika autonomoak aurrera eramateko modua lortu ditu horri esker. Gilgit-Baltistan sortzeak ilusioa eragin du eskualdeko biztanleengan, gaitasun eta autonomia handiagoa izango baitituzte, Pakistango gainontzeko probintzien parean jarri dituztenez. Baina aldaketa hori orain dela gutxi gertatu denez, emaitzak noiz agertuko zain gaude oraindik, nahiz eta perspektiba erabat aldatu den, onerako.