Kultura eta erlijioa

budaBaltiak Tibetetik etorritako herritarrak dira, eta ezin ahaztu balti hizkuntza bera tibeteraren dialektoa dela. Emakume gehienek baltiera baino ez dute hitz egiten, eta ez dira ez urdueraz ez ingelesez mintzatzen, eta hori dela eta, emakumeek mantentzen dute bizirik balti hizkuntza.

Gizarteak ez du sentsibilizazio berezirik baltiera bizirik mantentzeko, etan jatorria Tibeten izanda, galtzeko arriskuan dagoen hizkuntza da. Gainera, gobernuaren asmoa gizartea islamera bihurtzea da, eta horren ondorioz, zaila da, kontra baitaude, Islamaz aurreko edo Islamaz bestelako kultur ondareari eustea.

Baltien izaera goi mendietara egokitutakoa da, eta hori dela eta, pazientzia handiko gizakiak dira, lasaiak, indartsuak, espiritualak eta abegitsuak. Oso baldintza gogorretan ohitutako pertsonak dira, eta estoikotasunez eta alaitasunez begiratzen diote bizitzari.

Baltiak musulmak dira, baina Nurbayasiren jarraitzaileak, hau da, sufismoaren adar batekoak, adar mistikoena eta espiritualena Islamaren barruan. Herriko bizitzan Islamak dena bere baitan hartzen badu ere, erlijioaz duten ikuspegia ez da ez fundamentalista ez muturrekoa ere.

hombres casaGizonek zein emakumeek egunean bost aldiz egiten dute otoitz, eta nahiz eta emakumeek ez izan mugatua mezkitan sartzea, gizonek ematen dute denbora gehien barruan. Emakumeak urtean hamalau aldiz sartzen dira mezkitan, eta gainontzeko guztietan ahal duten lekuan egiten dute otoitz. Gizonentzat mezkita ez da otoitz egiteko lekua balarrik; elkarrekin egoteko lekua ere bada, denbora emateko, hitz egin, eta herriko kontuei buruz eztabaidatzeko.

Komunitateak Notableen Lantaldeak emandako lege eta arauen arabera bizi dira; talde hori gutxi gorabehera 20 bat gizon edadetu eta izen onekok osatzen dute, eta Mulhak. Herrian gatazkaren bat sortuz gero, haiek erabakitzen dute nondik nora jo. Erabakiak mezkitan jakinarazten dira, eta hor gizonak baino ez dira sartzen.

Orokorrean, Pakistango nekazal-eremu guztietan familia-eredua irekia da. Patriarkatua da nagusi, eta hor aita edo semeetan zaharrena kide kopuru oso handiaren arduraduna da, eta tartean dira emaztea eta semealabak (horietako batzuk ezkonduak eta seme-alabak dituztenak beharbada) eta beste senitarteko batzuk ere bai. Ez da arraroa 15 edo 20 kide arteko familiak aurkitzea. Gizarte-arauak, ohiturak eta sinismen erlijiosoak asko errespetatzen dituzte kide guztiek.

mujeres agriculturaEmakumeek ez dute parte hartzen bizitza publiko eta sozialean, eta ez dago ondo ikusita emakume bat bera bakarrik kalean ibiltzea, ohorea eta izen ona gordetzeko. Emakumeen eguneroko lana familia eta etxea zaintzea eta nekazaritzako lanez arduratzea da.

Emakumeen lana da, batez ere, familiako edadekoez arduratzea, eta baita ezkontza bidezko familiako kideez arduratzea ere. Lan-zama handia dute, esandako guztiaz gainera, ganaduaren ardura ere izaten dutelako, uzta jaso behar izaten dutelako (albertxikoak), barazkiak lantzen dituztelako, eta ondu ere bai: lehortu, biltegiratu, etxeko zein nekazaritzarako uraz arduratu, egurra ekarri, ganaduaren jatekoak, baratza mantendu, e.a. Emakumeek egiten duten lana ez da ordaindutakoa, eta beraz, ez dute sortzen dituzten baliabideen gaineko kontrol handiagorik ere. Ia ez dago ordaindutako lanik emakumeentzat, eta dagoen apurra irakasleena eta osasun-arloko langileena da. Kasu horietan, emakumeek egindako lanagatik eskuratzen dutena gizonek administratzen dute.