Euskal Mendizale Federazioa
Euskal Mendizale Federazioa eta Felix Baltistan Fundazioa mendizaletasun etiko, arduratsu eta elkartasun handiagokoa lortzeko elkartu dira.
Euskal Mendizale Federazioak (EMF) eta Felix Baltistan Fundazioak hitzarmen berri bat sinatu dute mendizaletasun munduan elkartasuna, ardura eta etika zabaltzeko.
EMF-k sei urte daramatza Felix Baltistan Fundazioaren lanarekin kolaboratzen.
Akordio hau ez da kasualitatea izan, bi erakundeak helburu honetan bat baitatoz: mendizaletasunak bihotz handiagoa izan dezan, non elkartasuna, adiskidetasuna, eta mendiarekiko errespetua eta maitasuna gehiago kontutan hartzen diren.


