Lan filosofia
FBFk honako ardatzak dituen garapen modeloan sinesten du:
- Hartzaileek beren garapena eragiten dute, eta, gainera, gai dira hori kudeatzeko; era horretan, hobeto hartzen dute parte gizartean.
- Egoera larrian dauden pertsonak eta, bereziki, emakumeak dira lehentasuna daukaten hartzaileak.
- Populazio hartzaileak osasun, hezkuntza eta produkzio alorretan hobekuntzak egiteko badu tresna eta bitartekorik
- Projektuen eraginkortasuna espezialiazioaren bitartez lortzen da.
- Garapena jasangarria da, eta ingurumena errespetatzen du .
- Projektuak ezin dira entitatearen oinarri izan.
Baltistango Hushé ibarreko populazioen garapena eta bizi-kalitatea hobetzea da FBFk duen helburu nagusia. Hori lortzeko, bitarteko hauetaz baliatzen da:
- Garapen projektuak diseinatu eta martxan jarri, Baltistanen.
- Sentsibilizatze ekintzak bultzatu, Euskadin.
- Hushéko ibarrean premian dauden pertsonei zuzenduta dago.
Hauxek dira FBFren baloreak:
- Ingurumenarekiko errespetua.
- Hartzailea den populazioa bere garapenaren eragilea da.
- Emakumearen papera esparru gehiagotara zabaltzea.
- Espezializazioa garapen integralaren mapan.



