Osasuna
Hauek dira haraneko osasun errealitatearen erakusgarriak: batetik, kalitatezko osasun sistema batera iristeko dagoen zailtasuna; eta bestetik, higieneari dagozkion informazio eta prebentziorako metodo eza.
Haraneko arazorik larrienetako bat da ama eta jaio berrien hiltze-tasa altua erditzean gertatutako arazoengatik edo geroko osasun-laguntzagatik. Ez dago emakumea den medikurik prozesu horretan dauden emakumeei laguntzeko, eta dauden emaginek prestakuntza eskasa daukate. Gainera, material osasun-klinikoa faltatzeaz gain, botikak eskuratzea ez da erraza.
Amek higiene eta osasun praktikei buruz daukaten ezjakintasuna da egoera horren arrazoietako bat; bestea, berriz, nutrizio kaskarra.Era berean, pertsona askok higiene eta osasun faltarekin zerikusia daukaten gaixotasunak dituztela ikusi dugu: azal, heste edo arnas aparatuko gaixotasunak, esaterako. Norberaren eta inguruaren higienea nahiko deskuidatuta daukate orokorrean: ur zikinak ubideetan edo erabiltzen dituzten kaleetan zehar biltzen dira; hori dela eta, birus eta bakteriaz gainezka daude bazterrak.
Gaur egun Félix Baltistán Fundazioak lanean dihardu gaixotasun eta gaitzen prebentzioari begiratzen dion osasun-programa bat diseinatzen. Garatzen ari diren lan ildoak hauexek dira: ama eta haurren osasuna hobetu, horretarako emakumeak eta haurrak dohainik artatuko dituzten bertako osasun langileak prestatuz; elikadura, postura eta norberaren higieneari buruzko formazioa eta gaikuntza emanez; eta azkenik, nutrizioaren gaineko formazioa emanez.



